FAMILIA
Intsektu guztiak familia handi bat gara!, aldarrikatu zuen inurri apaizak. Gure artean ez du egon behar sexu, tamaina, kolore, nazionalitate ezberdintasunik, jarraitu zuen.
Eta termitak ere bai?, moztu zion inurri petral batek.
Horiek ezta aipatu ere niri!
Izan ere, inurri apaiz hark termita bikotekide bat izana zuen Afrikan misiolari egon zen garaian. Eta noski, ezin zituen ikusi ere egin!
FILOSOFIA
Inurri batek filosofia ikasi nahi zuen ez zekielako nor zen, nondik zetorren eta nora zihoan. Baina ez zuen unibertsitatean sartzeko froga gainditu eta bizitzen jarraitu zuen.
Halaxe, asmo eta pretentsio gehiagorik gabe.
Bi adibide hauek nahikoa dira adierazteko zer nolako liburua idatzi duen Mariasun Landak: umorez, ironiaz eta freskotasunez betetako hiztegia. Irakurtzeko erraza, irria errazteko aproposa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Este blog es personal. Si quieres dejar algún comentario, yo te lo agradezco, pero no hago públicos los que no se atienen a las normas de respeto y cortesía que deben regir una sociedad civilizada, lo que incluye el hecho de que los firmes. De esa forma podré contestarte.