Kontxi Larrañaga me envía este poema, este grito, esta queja en carne viva.
Está escrito en un hospital. En Txagorritxu. Lo escribió mientras cuidaba a su hermana, ingresada con una metástasis.
Pongo mucho cuidado para que la copia no pierda la grafía.
TXARROJITXUN
ABUZTUAK 3 La Virgen Blancako festak.
Edo Doneztebe egunean,
baldosei begira nagoelarik,
diseinuzko mopa bat naiz:
Zetazkoa, lihozkoa. Edo
ihizko mopa. Edo zelulosaz egina.
Lurreko hosto bustien
igurtzia.
Goizeko lehenengo txeke berdearen
fereka sumatzen dut.
Makina bat aldiz
berrerabilitako mopa.
Zirrin-zirrin zar…
Armanyren sinpletasuna.
Erratza zahar bat.
Makil-enborra. Ileak zakutoan
sartuak. Zakuto verdea. Zirujauen verdea.
Burua hankaz gora. BURUKRAZIA.
BERDEA.
Zirrin-zirrin zar…
Minaren apología den
Txarrojitxu honetan.
Botoxezko mopa bainitzan
hasi naiz lanean
Amalurraren paradisuko
gutiziak jasotzen:
Malkoak, izerdia, odola,
mukia, listua, bixkak,
zornuia, maskarillak,
pixa, bendak, oxigenoaren kea,
asnasiaren txilbor-usaina, hilotzaren jela-usaina.
Gaur lan-kontratu
berriaren eskaintza… hemen ere ERTEak!
Ileak ere jaso behar omen
ditut: ehun hankekin korrika
alde guztietatik ihes
egiten dutenenak.
Ile beltzak eta
beldurgarriak. Ile gorri eta arriskutsuak.
Ile grisak eta aspergarriak.
Ile urdinak eta jakitunak.
Diogenes selektiboaren
sindromeak jota nago.
Mopa zuntzuna. Mopa
ekologikoa:
Oinetatik burura ia dena
aprobetxagarri.
Osasuna atez-ate biltzen:
organikoa eta errefusa.
Ez dugu etsiko lana ahitu
arte:
Isiltasunaren lekuan
hitzak jarriko ditugu:
GAS-TE-HITZ (hiri
fantasma)
GAIXOKIDETZA (el
maravilloso mundo de la sanidad vasca) leloa mainditeetan,
Chillidaren logotipoa
nonahi.
Ezin jaso luxua: ezin
altxatuo osasuna, ezta denbora ere.
Amareneko oilasko domingueroa
faltan dut.
Arraultza estresatutik
jaiotako oilaskoa.
Eta kroketak. AMARENAREN
ZAIN!!!
Zirrin-zirrin zar…
Amalurrari begira.
Baldosak argi halogenoen
ispilu zuri-galaktikoak,
Airea zirimolaka keari
esker.
Atzera eta aurrerra.
Isiltasun mingarria,
bizia, mina,min bizia, bizi-mina.
Oinazearen erreinua.
Tristuraten erresuma.
Mopa gotikoa bainintzan
sentitu naiz.
Inon ez diren
irteera-atearen giltzak aurkitu ditut eta
igarri diot hoztasuna.
Pauso berdeen oihartzun
mutua.
Pentsamendu toxikoak.
Txarrojitxun Virgen
Blancako festetan.
Non leudeke doluaren
sendagarriak?
-Mina da biziaren
señale- dio anbulantziako
txoferrak
Erresmindua, Mikel
Urdangarinekin esertzen naiz,
-doazen doazen denak
zerura, behar duten lekura,
doazen sinestunen
lekura, gugandik urrunera…
Egunon lagunak,
banoaaa, banoaaaa! –
LOZOMORROAN
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Este blog es personal. Si quieres dejar algún comentario, yo te lo agradezco, pero no hago públicos los que no se atienen a las normas de respeto y cortesía que deben regir una sociedad civilizada, lo que incluye el hecho de que los firmes. De esa forma podré contestarte.