domingo, 15 de abril de 2012

LETE, IÑAKI ETA AMAIA

Hona hemen Leteren hitzak.

Nireak egiten ditut.

Zuentzat jarri ditut hemen.

Solasean aritu ginen
eta begiak erabat jaso gabe
galdetu zenidan
zer ote da eternitatea
bai al legoke iraunkortasunik haientzat


baina nik ez nekien 
eta arratsaldeari begira
erantzun nizun
eternitatea gugan legokeela
gu ginela hildakoen betikotasuna


gaueko neguetan
izarretan leudekeela haien arimak
hain distiratsu, hain urrun
gu haien lurralderuntz goazenean
galderak beharrezkoak ez diren
erresuma baketsuetara.


             Egunsentiaren esku izoztuak liburutik hartuta. 





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Este blog es personal. Si quieres dejar algún comentario, yo te lo agradezco, pero no hago públicos los que no se atienen a las normas de respeto y cortesía que deben regir una sociedad civilizada, lo que incluye el hecho de que los firmes. De esa forma podré contestarte.