jueves, 1 de octubre de 2020

TXARROJITXUN

Kontxi Larrañaga me envía este poema, este grito, esta queja en carne viva. 

Está escrito en un hospital. En  Txagorritxu. Lo escribió mientras cuidaba a su hermana, ingresada con una metástasis.

Pongo mucho cuidado para que la copia no pierda la grafía.



TXARROJITXUN

 

ABUZTUAK 3    La Virgen Blancako festak.

Edo Doneztebe egunean, baldosei begira nagoelarik,

diseinuzko mopa bat naiz:

Zetazkoa, lihozkoa. Edo ihizko mopa. Edo zelulosaz egina.

Lurreko hosto bustien igurtzia.

Goizeko lehenengo txeke berdearen fereka sumatzen dut.

Makina bat aldiz berrerabilitako mopa.

Zirrin-zirrin zar…

Armanyren sinpletasuna. Erratza zahar bat.

Makil-enborra. Ileak zakutoan sartuak. Zakuto verdea. Zirujauen verdea.

Burua hankaz gora. BURUKRAZIA. BERDEA.

Zirrin-zirrin zar…

Minaren apología den Txarrojitxu honetan.

 

Botoxezko mopa bainitzan hasi naiz lanean

Amalurraren paradisuko gutiziak jasotzen:

Malkoak, izerdia, odola, mukia, listua, bixkak,

zornuia, maskarillak, pixa, bendak, oxigenoaren kea,

asnasiaren txilbor-usaina, hilotzaren jela-usaina.

 

Gaur lan-kontratu berriaren eskaintza… hemen ere ERTEak!

Ileak ere jaso behar omen ditut: ehun hankekin korrika

alde guztietatik ihes egiten dutenenak.

Ile beltzak eta beldurgarriak. Ile gorri eta arriskutsuak.

Ile grisak eta aspergarriak. Ile urdinak eta jakitunak.

 

Diogenes selektiboaren sindromeak jota nago.

Mopa zuntzuna. Mopa ekologikoa:

Oinetatik burura ia dena aprobetxagarri.

Osasuna atez-ate biltzen: organikoa eta errefusa.

Ez dugu etsiko lana ahitu arte:

Isiltasunaren lekuan hitzak jarriko ditugu:

GAS-TE-HITZ (hiri fantasma)

GAIXOKIDETZA (el maravilloso mundo de la sanidad vasca) leloa mainditeetan,

Chillidaren logotipoa nonahi.

Ezin jaso luxua: ezin altxatuo osasuna, ezta denbora ere.

Amareneko oilasko domingueroa faltan dut.

Arraultza estresatutik jaiotako oilaskoa.

Eta kroketak. AMARENAREN ZAIN!!!

Zirrin-zirrin zar…

 

Amalurrari begira.

Baldosak argi halogenoen ispilu zuri-galaktikoak,

Airea zirimolaka keari esker.

Atzera eta aurrerra.

Isiltasun mingarria, bizia, mina,min bizia, bizi-mina.

Oinazearen erreinua. Tristuraten erresuma.

 

Mopa gotikoa bainintzan sentitu naiz.

Inon ez diren irteera-atearen giltzak aurkitu ditut eta

igarri diot hoztasuna.

Pauso berdeen oihartzun mutua.

Pentsamendu toxikoak.

 

Txarrojitxun Virgen Blancako festetan.

Non leudeke doluaren sendagarriak?

-Mina da biziaren señale- dio anbulantziako txoferrak

Erresmindua, Mikel Urdangarinekin esertzen naiz,

-doazen doazen denak zerura, behar duten lekura,

doazen sinestunen lekura, gugandik urrunera…

Egunon lagunak, banoaaa, banoaaaa! –

 

LOZOMORROAN

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.