miércoles, 11 de septiembre de 2019

POESIA AURKEZTEKO MODU BIKAINA

Atzo Munduko Poesia Kaia emanaldian egon nintzen

Primeran!
Bikain!
Bravo!

Horrela landu behar da poesia publikoari emateko. Modu hunkigarri, erakargarri eta poetikogarrian. Iraia Eliasek, Noemi Vianak eta Jose Luis Otemendik benetan poesiaren arima —poesiak arima baldin badu— helarazi zieten ikusleei. 

Badakit helburua Susak plazaratutako hogeita hamar ale desberdin ospatzea eta jakinaraztea zela. Baina badaude moduak eta moduak. Eta atzo ikusi genuena, modurik onena izan zen. Zorionak!

Eta hori gutxi balitz, koadernotxo bat jaso genuen emanaldiaren testu guztiekin; hau da, hogeita hamar poeten testu bana. 

Hona hemen Sextonen irakurri/antzeztu/dantzatu zuten poema:



GISA HORRETAKO EMAKUMEA



Halakoa atera naiz, sorginek hartutako sorgin,

gauez ausartago, aire beltzean nabil;

gaizkia amets, argirik argi,

etxerik xumeenetan bete dut nire aldia:

hamabi hatzeko eme, koitadu bakarti, nago burutik.

Halako emakumea, emakume ere ez haiz.

Gisa horretakoa izan naiz.



Topatu ditut basoko leize goxoak,

bete ditut zartaginez, hormirudiz, apalez,

armairuz, zetaz, askotarikoez;

afaria prestatu diet zizare eta iratxoei,

auhenka, bide zuzena erakutsi diet desbideratuei.

Halako emakume batekin, gaizkiulertuak maiz.

Gisa horretakoa izan naiz.



Ibili naiz zure gurdian, gidari hori,

igaroan doazen herriei diosal eginez beso-biluzi;

bizirauten, norabide distiratsu berriak ikasten,

nahiz oraindik zure sugarrek nire izterra hozkatu,

nahiz oraindik zure gurpilen bultzadak nire saihetsak birrindu.

Halako emakume batek, hiltzeko lotsarik ez du, ala bai?

Gisa horretakoa izan naiz.


                                        Akaitz Canok euskaratua.

***

Gainontzeko liburuxkak eta horien edukia, hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.