martes, 7 de diciembre de 2021

DENA AMETSA DEN IRUDIPENA, Leire Vargas

Argitaletxea

ONIRIKOAK (II)


Igande gehienetan

ez dakit non nagoen ere.


Idazmahaian eseri eta

ihes egiten dit begiradak



izenda ez dezakedan batek

gauzak ezberdin egiten dituen norabait.


Ehunzango eta untxiekin oroitzen naiz 

logalez tindaturiko ordu luzeetan zehar


eta sintagma solteak idazten ditut 

kaier maiztu batean. 


Hitzak haraindiko zulo batek egozten ditu, 

sekula ez bezala dut antiojoen beharra.





ATZARRI


Simulakro baino

ez zen, baina

alarmaren soinuak

ebakuatzeko aukera akordarazi dit

eta orain ez dezaket

burutik kendu.




EZ JAKITEA


Jakintzak askatuko ninduela baina

ez jakiteak ere agian

lokabetuko ninduke

hala aske nintzateke

oro galdetzeko

eta itaunduko nizuke zergatik

eta hori litzateke

ezer baino erradikalagoa.


 

Leire Vargas sariarekin. Iturria: Kutxa Kultur.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Este blog es personal. Si quieres dejar algún comentario, yo te lo agradezco, pero no hago públicos los que no se atienen a las normas de respeto y cortesía que deben regir una sociedad civilizada, lo que incluye el hecho de que los firmes. De esa forma podré contestarte.