miércoles, 22 de septiembre de 2021

NOLA GORDE ERRAUTSA KOLKOAN (PREMIO NACIONAL DE POESÍA)

Ospatzeko modurik hoberena bere poemak irakurtzea da: 


KROMOAK

  

Galtzen ikastea.

 

Kromo bakoitza zen aingeru baten botoa.

 

Brillantinak, atzamarretan itsatsita,

maga bihurtzen gintuen.

 

Zilegi zen kromoari putz egitea punteria doitzeko,

baina zoria ez zegoen beti norberaren alde.

 

Agurra onartzea.

 

Bere kromoen kaxan galdutako neskatxoak

tinta txinatarrez dihardu bihotza pintatzen.






KORRUA



Eskutik oratuta ibiltzen ginen bueltaka,

abestiari lagunduz imintzio eta txaloekin.



Euriak bustitako patioetan hazten diren

laranja-limoiei buruzko argibide laburrak.

Elkarrizketa zehatzak gazteluan sartzeko,

pasa-baimentzat hartuta

itsaspetik ekarritako giltzak

eta inork jarritako ofizioa.



Mokorra mokor kontra jota, Isadora xaloak,

mendean hartzen genituen tokia eta denbora.



Neska txiki hura zirika dabilkit

ea noiz aterako korrura

Katalina Erauso edota Jeanne d’Arc,

Hatshepsut eta Joana Zortzigarrena,

Henriette Faver edo Flora Tristan,

Anne Bonny, Colette, Mulan,

Isabelle Eberhardt nahiz Concha Arenal,

Marcela eta Elisa,

aro guztietako generoekilibristak.





ESLOGANA


Esan zuen Marie Bracquemondek:

“Nik ez dut lorerik pintatu nahi”.



Kamisetetan serigrafiatzeko moduko kredo poetikoa.



ZORIONAK!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.