sábado, 26 de mayo de 2018

POESIA ETA PENTSAMENDUA 2018


Gaurko Poesia eta pentsamendua, lehen Pentsamenduaren poesia, oker ez banago, hamaikagarrena izango da, 2008. urtean martxan jarri baitzuten. Urte hartan Jorge G. Aranguren, Aritz Gorrotxategi, Chantal Maillard, Pello Otxoteko eta Eli Tolaretxipi poetek, eta Francisco Herrero biolin jotzaileak parte hartu zuten. Aurtengo ekitaldiak bi izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, lehenengoa; Chillida Lekun, bigarrena. 

Hona hemen donostiakultura.eus-ek plazaratu duen informazioa:


CLUB ARETOA - VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA Non da

2018 EKA 04 / 19:30

Gonbidapenarekin


Musikaz lagundutako poesia errezitaldia Itziar Ancin, Jon Iñaki Lasa, Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Juan Manuel Uria eta Xuan Bellorekin.

Jon Makuso, biolin-jotzailea.

Gonbidapenak Victoria Eugeniako lehiatilan eskatu eta jasoko dira errezitaldiaren egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

***
Hilaren 5ean, bigarren emanaldi bat egongo da, Chillida Lekun (iluntzeko 19:00etan). Víctor Gómez Pinen hitzaldia: Eduardo Chillida: discurso poético, discurso filosófico. Errezitaldia: Itxaro Borda eta Joan Margarit. Musika: Arrate Zubigarai eta Jon Makuso.

Gonbidapenak: Chillida Leku museoan eskatu eta jasoko dira aldez aurretik.

Oharra: Irudiaren egilea: Imanol Larrinaga.

***
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Gipuzkoa Kultura eta Chillida Leku.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Este blog es personal. Si quieres dejar algún comentario, yo te lo agradezco, pero no hago públicos los que no se atienen a las normas de respeto y cortesía que deben regir una sociedad civilizada, lo que incluye el hecho de que los firmes. De esa forma podré contestarte.