Limoia bezain erraz
erdibitzen du argiak
mendien laztasuna.
Zuhaitz gorriek txoriak
dituzte helduleku.
Ezin jakin noiz
eta nondik
etorri diren hostoak.
Segida bat bezala
etzaten da lurra,
begi-irekitasuna
muga bakar.
Hemen ez da
mugez hitz egiten.
Alderantziz, bai,
mugagabeaz.
Oinarri-puntuak
noranahi hedatzen.
Eta itsasoa atzean.
Ez ixten, ez inguratzen,
gonbidatzen baizik.
***
Путин, немедленно останови войну!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.