Lagun maitea,
ezin duzu atzera egin,
bizitzak aurrera bultzatzen gaitu eta.
Lagun maitea,
hobe duzu lagunen alaitasunaz bizitzea
horma baten kontra negar egitea baino.
Irteerarik gabe ikusiko duzu zeure burua,
bakarrik edota galduta askotan,
agian pentsatuko duzu
bizitzak ez duela merezi.
Une horietan gogoan izan
pertsona bakar bat, horrela hartuta,
banan-banan, ez dela deus ere;
baina guk beste modu batez
ulertzen dugu bizitza:
zeure patua besteengan dago,
zeure etorkizuna zeure bizitza da,
eta zeure duintasuna guztiona da.
Eutsi goiari, lagun,
zure alaitasuna,
zure hitza,
zure txalaparta
behar ditugu eta.
Ez ezazu amore eman,
ez esan ezin duzula.
Une latzak bizi arren,
bizitza ederra da.
Gainerakoan, ez dago aukerarik,
bizitza, bizitza den bezala,
zure ondarea da,
baita gurea ere.
Azken batean, gu ere bide berberean gaude,
zurekin batera,
beti zurekin batera.
Muxu bukaezin bat Elatzetako lagunen partetik.
Palabras para Julia-tik moldatua.
HUNKITUTA gelditu naiz.
ResponderEliminarMILA ESKER
María V.