Lagun batek lan interesgarri eta bitxi hau bidali dit. Oiartzungoa denez, horko hitzak erabili ditu idazleak. Horretaz gain, hizkuntzarekin eta hitzekin jolasa oso mamitsua da, humorez eta ironiaz baliatuz.
Irakurri eta gozatu:
PASILLO SISTINOA (aurreneko bisita)
Atea aurrez aurre
Minutu bat. Edo bi
Ferra zirkulu txuriaren gainean
Barreneko isiltasuna aditzen dut
Eta soinua. Kanpokoa. Nire menorkinak dira.
Alfonbra garbitzen, lustratzen.
Segundo bat. Edo bi.
Ezkerretara tinbrea. Erakusleak eskapo egin
eta txirrina jo du, mándua bailitzan.
Zaldia. Mandúa. Ferra. Tinbrea. Argia.
Segundo hiru. Edo lau.
Atea azabaldu da.
Diosala Pasillo Sistinoan!
Ezkerreko eskua mailegatu diot.
Labelik gabeko eskua nirea
Kopraitdun pareta berea.
Aze zarrakua!!!
Egoitzen amonarenean ezagututako museoan,
dena zaharberri!
Ama Lurraren bulebarra tatuajez betea
-Tori, hartu EDIÑA, zure sinadura behar dut-
Atzaparra hartu dit. Sukaldearen ondoan.
Pasilloko paretan utzi diot nire DNA.
Lortu dut! ONa lortu dut, Oiartzungo Nortasun Agiria!
Nire eskubidea. Eskura beti. Burukraziarik gabe.
Altzibarko Mikelete kalean,
ZUGGENHEIN museoan, eskuen eskaparatea
Eskuen Espasa. Estetikaren eskusa. Es de cine.
Es de Alcibar. Es kosmoPOLITA.
Altzibarko talibanaren gordelekua.
1go ESKUbia: ES KUko, ES KUrioso, ESKU ona, ESKUzabala,
Eskuen galeria:
ESKUmuina, ESKUmara
ESKUaldea ESKUaira
ESKUlana, ESKUARA
ESKUlarrua, ESKUAREA
ESKUltura, EZ
ESKUmuturra EZ!!!
HOBE ARRAZTALO!!! Markako Arraztaloa, berak asmatua,
Arraztalo gotikoa?, Pelvis Presleyren garaikoa?, logotipoa?
EZ! Oiartzungo arraztaloa!
Segundo lau. Edo bost.
Arraztaloa hartu, erreparatu gabe eskailerak jaitsi,
lotsa buzoian bota, bentaurrekoak jantzi,
kuidadoz erreparatu kaleko 2 aieketera…
Atzean utzi dut Altzibarko talibanaren gordailua
Mikelete kalean, 1go eskuinean.
Mila esker, Kontxi, zure ekarpenagatik. Ea gehiago jasotzen dugun blog honetan.