miércoles, 19 de mayo de 2010

ESKOLA 2.0 (BERRIRO)

LAN EGIN NAHI, BAINA EZIN

Irungo Elatzetako 5. mailako maisu bat naiz eta lan egin nahi dut, baina ezin dut. Oso pozik nago Eskola 2.0 programan parte hartzeagatik; baina, aldi berean, haserre. Ilusio handiz joaten naiz eskolara, baina askotan etsipenean erortzen naiz. Teknologia berriaren aldekoa naiz, baina ez beti. Alaitasunez jaso nituen ordenagailu berriak, baina orain beldur naiz.

Ezin dut lana egin, konexio kaskarra dugulako. Haserre naiz, ikastetxeetan bigarren mailako eskubideak ditugula ematen duelako. Etsipean murgiltzen naiz, ezin dugunean prestatutako lana burutu. Ez naiz teknologia berriaren aldekoa, teknologia berriak funtzionatzen ez duenean. Beldur naiz ez dakigulako zer gertatuko den hurrengo saioan.

Hala eta guztiz ere, lan egiten dugu eta egindako lan batzuk begien bistan daude; ikusi, bestela, gure blogak eta gelakoa: http://5mailakoikasleak.blogspot.com

Noiz berreskuratuko ditut poza, ilusioa eta gogoa?
Nori dagokio arazo hau konpontzea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.