Páginas

sábado, 27 de marzo de 2021

POETIKA 2021. LEIRE BILBAO

Iturria: Wikipedia

Datorren astelehenean, hilak 29, arratsaldeko 19:30-etan Koldo Mitxelenako areto nagusian, Poetika saioei hasiera emango zaie Leire Bilbaoren parte-hartzekin.

Leire Bilbaoren lanaren sarrera: Yolanda Arrieta.
Musika: Claudia Alduncin (klarinetea).
Aurkezpena: José Luis Padrón.





Bat-batean bakarrik igerilekuan
.

Tintaren lodiera duen putzu honen

tempoa da orain nirea:

ez hondoratzetik eusten didana,

ez nauena zutiarazten, ordea.

Herdoiletan igeri doan ugaltze-makina naiz,

beso, oin eta gogoaren beruna.



Hiru besakada eta ahokada laburra.



Sudurra urperatzen dut zaku amniotikoan.

Begiak atzerantz zabalik.

Kloroak bezainbeste

erretzen nau urzorroak,

harexek beste babesten.



Hiru besakada eta ahokada laburra.



Barrurantz noa.

Nirea da ur lohi hauen ardura

ilargi betearen zain dagoen anfibioarena.

Elkarri begira,

nire azalaren azal

nire zainen zain

nire ezkaten ezkata.



Hiru besakada eta arnasa laburra.



Nitik pentsatzeari uztean baino ez naiz naretzen,

ohartzean

nire hedapen hau ez naizela ni.



Eta askeago egin dut igeri. Une batez.

                      Etxeko urak. Susa, 2020.


***


Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93 (08: 30etik 14:30era)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Este blog es personal. Si quieres dejar algún comentario, yo te lo agradezco, pero no hago públicos los que no se atienen a las normas de respeto y cortesía que deben regir una sociedad civilizada, lo que incluye el hecho de que los firmes. De esa forma podré contestarte.