Páginas

lunes, 13 de febrero de 2023

POETIKA 2023, Juan Luis Zabala

GARENA


Eta gu: zer gara gu?
Inoiz gu izaten ez garenok?
Gurik osatu gabe, gu.

Miopiatik zehar begiratzen diogu munduari,
ertz txikietan bilatzen bermea, kolpea ere izan ohi dena.
Dantza garaikidearen eta herren trauskilaren artekoak dira gure pausoak.

Ezintasunaren amildegitik jalgitzen zaigu hitza,
huts bihurtzen ahoan, geure kontrako.
Kantu minimalaren eta marru zakarraren artekoak dira gure esanak.

Ez dakigu besterik, ez dakigu bestela.
Inor ezin izan da ez dena.

Ez gu behintzat, gurik osatu gabe, gu.

Zer gara gu?

(Hautsia natza, 2000).




BESTE ZER ESANIK EZ


Feministek diote
—egoki eta zorrotz—
ez dela zuzena eta bidezkoa
Uztapidek behiala
—egoki eta zorrotz hark ere—
bertsotan adierazia:
beste zer esanik ez dela
esatean ama.

Ezin etsi nik, ordea,
beste zer esanik gabeko
hitzik edo, gutxienez, esaldirik gabe,
eta horregatik aldarrikatzen dut
—hemen, orain eta niretzat,
eta beste ismoren batek
ukatzen ez didan artean behintzat—
ez dagoela beste zer esanik
esatean etxe atarian aulkia.



***


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Este blog es personal. Si quieres dejar algún comentario, yo te lo agradezco, pero no hago públicos los que no se atienen a las normas de respeto y cortesía que deben regir una sociedad civilizada, lo que incluye el hecho de que los firmes. De esa forma podré contestarte.