Begira, heldu da uda,
eta udarekin batera bizitzaren indarra,
borobiltasuna.
Badakit batak ez duela bestea kentzen.
Badakit.
Badakit goibel gaudenean dena ospeltzen dela.
Badakit.
Baina, begira, errekaren ondoan gaude,
lagunen artean,
bizigunean.
Ahaztu orain amesgaiztoak eta ezinegonak,
ahaztu galera eta beldur guztiak.
Baztertu une batez hitz handiak
eta har ditzagun han-hemeka
ohiko hitz xume-goxo batzuk,
adibidiez ogi eta ardo,
egun, belar eta euri,
inurri, mitxeleta,
zur eta burdin,
arnasa edo sagar,
eta egin dezagun lepoko bat hitz horiekin
elkarri oparitzeko.
Gero heldu eskutik
eta jarraitu aurrera.
Eskerrik asko, Ramon, abisatzeagatik.
ResponderEliminar