Páginas

viernes, 5 de diciembre de 2008

HONDARTZAN BEROTZEN ETA LEHORTZEN

Hona hemen lagun baten instrukziozko testu bat. Badakizue, batez ere uda garaian, oso garrantzitsua dela kontu handiz ibiltzea eguzkitan. Ez badakizue nola egin, hona hemen Gabino Burgoak egindako lana.

Hondartzara iristen garenean, toalla edo xukadera luzatu txukun-txukun, arropak kendu bainujantzian ez erretzeko gelditu arte eta gorputz guztian zehar eguzkitako krema emango dugu. Mp3a edo irratia dugunok belarrikoak jarri, piztu eta eguzkiari begira etzango gara. Dezente berotzen duela ohartzen garenean buelta eman eta ipurdia berotuko dugu. Halako batean, izerdi tantak agertuko zaizkigu alde guztietatik; momentu ona, berriz, eguzkiari begira jartzeko baina oraingoan eserita.

Erregosi puntura iritsi baino lehen, zutitu eta uretako bidea hartuko dugu. Ur ertzera iristen garenean, poliki-poliki, lehengo hanka bat eta gero bestea sartuko ditugu uretan, baina orkatiletaraino. Oinak tentunera etorri ondoren makurtuko gara, eta eskumuturrak, sabela eta lepoa bustiko ditugu. Gauzak horrela, saiatuko gara gerri ingururaino sartzen; ahal duenak korrika, besteok mantso-mantso. Ura gerri inguruan dugunean, erregositik pasatu denak irakinaldia izango du, kea atera dezake. Dena dela,bat, bi eta hiru kontatu eta, dzanga, uretan sartuko dugu gorputz osoa. Hiru-lau salto egin eta beratu baino lehen, lasai-lasai, lehortzera igoko gara. Norbaitek nahi badu lehortu aurretik kroketarena egin, egin dezake baina berehala lehortzera igoko da.

Behin guztiok goian gaudenean, komeni da dutxatzea. Orduan, lerroan jarri eta dutxatzera abiatuko gara baina inor zipriztindu gabe edo hondarrik bata gabe. Denok, banan-banan, dutxatik pasatzen garenean etorri garen bezala joango gara xukaderak dauden ingurura. Bakoitzak berea hartuko du, astindu suabe-suabe inori hondarrik bota gabe, eta lehortzen hasiko gara, baina ez edonola, baizik eta goitik behera. Hau da, burutik hasi, aurpegia, lepoa, bizkarra eta abar behatzetaraino.

Bukatzen dugunean, xukaderak luzatu, berriz krema eman gorputz osoan, belarrikoak jarri, ditugunok, eta eguzkiari begira jarriko gara. Dezente berotzen duela ohartzen garenean …

Mila esker, Gabino, zure ekarpenagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Este blog es personal. Si quieres dejar algún comentario, yo te lo agradezco, pero no hago públicos los que no se atienen a las normas de respeto y cortesía que deben regir una sociedad civilizada, lo que incluye el hecho de que los firmes. De esa forma podré contestarte.