domingo, 13 de diciembre de 2015

NEGUAREN DESPENTSARI, Kontxi Gauarin

Abro el correo y me encuentro otro texto de Kontxi Gauarin. Me dice, generosa, que está inspirado en el texto y la fotografía que publiqué bajo el título de Caligrafía natural

Forma parte de la serie Dedikatoriak, de la que ya apareció en este espacio el primer texto con el título de Ni Sierra Leona naiz.

NEGUAREN DESPENTSARI

 Zapore ezberdinetako koloreak,
banillazkoak, txokolatezkoak, gaztainaiezkoak, pinu-onddozkoak, 
kiwizkoak, madroñozkoak, kalabazazkoak, ezkurrezkoak,

Denak pronto negurako despentsan

Coco-Chanelen diseinuzko jantziak euren pertxeroetan
modu  patriotikoan lerratuak
hego-haizearen orraziak mugitzen dituen manikiak
ortzadarraren eskaparatean.
Kameleoiak, batzuek Calderren zintzilikarioen enbidiaz
Faraoi eta Jauntxoen isiltasun kolosalean. 
Pablo Sorozabalen martxa funebrearen solemnitatean, 
hilkutxaren osagai birziklatuak zarete.
Besteak berriz,  –Todolosantoseko- eguneko 
txokolate ta txurroen artean bizirik. 
Urbasako Pilatosen balkoian ehun metro egin eta 
zirrin-zirrin zar, heriotza
Berriro jaioko zaretenon aurre-dueloa. 

Denak pronto negurako despentsan

Kontzejuko mandatari guztien gainetik, 
herriko marmarti guztien azpitik, 
bandera, txapel, ikur, iragarki, manifa, 
eta enkartelada guztietan pegatsiak.
Askatasunez. Ongi kunplitutako askatasunez
zuretzako, niretzako, gutarren eta atzerritarren ikusmiran,

Denak pronto negurako despentsan

Kuskusaren ondoren datilak hartutako esku eztitsuak,
Arto-bizar, pagotxa edo arto-jorrak utzitako  esku lakatzak,
edo borrajak garbitu izanaren  behatz lakarrak.
Jantzi zimurtuak batzutan.: Pikortak.
Zure begituraren zain, zure argazkiaren zain, zure plazerraren zain.

Iraileko iratzeen itzala.
Urriko lainoak orbel, hurren kolorekoak.
Beti hor, gure bizi-psoriasiaren balsamo.
Begien multioptikako multikoloretako tanto
Usain egin ondorengo mendeku- gose.
Opera sinfonikoa: miru-gorria,  pagausoa,
zapelatza, zozo eta biligarroaren txioak.

Denak pronto negurako despentsan

Urederraren iturburuko zirkuaren gainean, 
Oreina, orkatza, basurdea, eperra. Ehizako jaki.
Artista enbaxadore eta anfitrioi. 
Haragi gorriaren kontrako txerto
txarkuteriaren arriskua, 
Alarma-deiek ezingo dute ehizako eta kazoletako
amonaren sukaldeko gutiziarekin. 

Denak pronto negurako despentsan

Maiatzak baleki eta azaroak baleza…

Suzko itsasoa aspaldi itzali zen.
Lizarditar Xabierren hitzetan:
-Nik ez nai eguna 
bihurtzerik gau!


Maddalen Lujanbioren mantrarekin
lokartzen naiz:        
Lur izan denak badaki hiltzen.
Zaharra den denborak
laster du
bukaerarik ez duenaren
beste hasiera bat…


                     2015eko  azaroaren 1ean

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Todos los comentarios que estén firmados serán bienvenidos, no mantendré anónimos.