miércoles, 18 de mayo de 2011

BERRIRO IÑAKIRENTZAT

Hona hemen, Kontxik, gure lankideak, idatzi duena zuretzat, Iñaki:


Heriotzarengatik psikologikoki inkomunikatua.
Baxu nituen biorritmoak.
Hor dago, baina ez dagoela uste dut askotan.
Bere ahotsak ez du indarrik...
Anbulantziaren irrintzia eta
erreskate-planak.
"Miña torri, torri itten da, miño jon nekez" 
esaten dute hemengo xaharrek.

-Zein hilli da?
- Laun baten anaia
- Non do? Kusi al tzu?
- Bai kutxa batin do
- Ta zenbat hanka ttu?
- Zeiñek kutxak?
- Ez! hilli denak||
- Ba bi, ze uste zenun ba?
- Ta ba al ttu hezurrak ta odola?

- Hezurrak bai ta odola, ba ez dakit
...... Ta zu hilli  itten baza???....
(niri galdezka Xabier, 5 urteko iloba)

Esplikatu nion hainbestetan aditutakoa etxean
 hiltzeko jaio gara... bizi eta hil. Hasi 
eta bukatu...
Xabierrek konprenditu du.
Nik ordea, ez. 
Ducadosa piztu ta irakurri dut
"Las autoridades sanitarias advierten 
que vivir puede matar"


Eskerrik asko, Kontxi, eta ondo izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.