viernes, 20 de noviembre de 2009

BERROBIKO ESKOLAN IZAN ONDOREN


Gaur goizean, poesia irakurketa xumea egin dut Berrobiko ikasleen aurrean.

Aitortu behar dizuet ez ditudala inoiz entzulerik hobeak izan. Baina, noski, ez da txiripaz gertatu, Berrobiko maisu-maistrek orduak eta orduak sartu dituzte poesia lantzen halako giro lortzeko. Bihotz-bihotzez, ZORIONAK!

Baina hori ez da dena. Ez eta ez. Bukaeran, hainbat galdera egin ostean, poematxo bat eskatu didate. Eskerrak ez zaiela bururatu liburuxka bat eskatzea.

Aspaldi-aspaldian ez dut umeentzako poemarik egin. Baina, hitza eman nien, eta hauxe da eskatutakoa:

Berrobiko umeak:
atzo, kanpoan;
gaur, etxean.

Berrobiko umeak:
alaitasuna non;
zuek, bertan.

Berrobiko umeak:
erretorika barik,
poesiaren jabeak.

Berrobiko umeak:
atzo, ezaxolak;
gaur, maiteak.

Berrobiko umeak:
"Margarita" bezain
bizi ta ederrak.

Mila esker ikasleei eta irakasleei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.