viernes, 12 de diciembre de 2008

EGUBERRI ON!

Orain Olentzero datorkigu
berria ematera.
Baina oker dago Olentzero.
Nik egunero ikusten dut
Familia Santua
kalean.
Neguan zein udan,
udaberrian nahiz udazkean.
Hor dago, bai, kale gorrian.
Batzuetan,
eliza bateko arkupeetan;
beste batzuetan,
kale-kantoi batean;
eta euria egiten duenean,
trenbidearen azpiko tunelean.
Ondoan ez du astorik,
ez idirik,
ez askarik.
Ez du inporta,
egia esan ez da familia,
ezta santua ere.
Elkarrekin daude,
elkarrekin izanda
berotzen direlako;
elkarrekin egonda,
txanpon gehiago lortzen dutelako.


Olentzero guztiok
oker gaude,
eta, gainera,
ez dugu elkarlana 
egiten dutenei buruzko berririk
izan nahi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.